Energia berriztagarriei buruz, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Gipuzkoa Argitu egitasmoaren barruan, hitzaldia antolatu dute azaroaren 28an, Astigarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldun­diak elkarlanean: Energia berriztagarriak zure etxean, posible da! izango da landuko duten gaia. Udaletxean izango da, arratsaldeko 18:30etan; eta elebitan eskainiko dute, euskeraz zein gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!