Gurasolagunek hitzordua, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Etzi izango dute bigarren hitzordua, astelehenarekin, Gurasolagun egitasmoko partehartzaileek. Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara izango da Elkargunea deitu dutena, Udaleko euskera sailak, AEK euskaltegiak eta Xaguxar aisialdi taldeak antolatuta. Kafe baten bueltan elkartzen dira gurasoak eta haurrak, euskera praktika­tzeko, euskera maila edozein dela ere. Irekia eta doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!