Santa Zezilia eguna ospatzeko, 'Musikalean' eta txistu emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Kalejira eta kontzertuak eskainiko ditu musika eskolak, datorren ostegunean; eta diana eta kontzertua txistulariek, igandean.

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, da Santa Zezilia eguna; musikarien eguna. Eta hori os­patzeko, Santa Zeziliaren bez­pe­ran eta hurrengo igandean jarri dituzte hi­tzor­du­ak, Astigarra­ga­­ko musikariek.

Ostegunean izango da aurre­nekoa, eta urteroko ohiturari eu­tsiz, Musikalean anto­latu du Norberto Almandoz mu­­sika es­kolak. Arratsaldeko 18:15etan ha­siko da ekitaldia. Kalejiran abia­tuko dira musika eskolatik, eta betiko ibilbidea osatuko dute, herriko kaleetan barrena, Foru
Plazan bukatzeko.

Eta Foru Plazan bertan izan­­go du segida, Santa Zezi­lia­ren omenezko festak: kon­tzer­tu­ak es­kainiko dituzte udale­txe­­ko ar­­ku­peetan, 19:00etan hasita. Musika eskolako abesbatza eta pandero taldeak izango dira emanaldia eskaintzen aurre­ne­koak; Gabil­tzanian taldea ariko da ondo­ren; eta Deblauki taldea, segidan. Eta emanaldiari bu­ka­e­­ra ema­te­ko, elkarrekin ariko dira denak.

Kalejira eta musika emanaldiak izango dira ostegunean, musika eskolako ikasleen eskutik.


Musikarien eguna beraiekin batera ospatzera animatu di­tu Norberto Almandoz musika es­ko­lak, herritar guztiak.

Diana eta txistu emanaldia, herriko txistulariek

Eta Santa Zeziliatik bi egunera, igandean, herriko txistulariak aterako dira kalera, ospakizune­tarako. Bat egingo dute Txirriskla taldeko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistulariek, eta diana jotzera aterako dira, larunbat goizean.

Eta ondoren, Joseba Baran­dia­ran plazan jarri dute hitzor­dua, eguerdiko 13:00etan. Txis­tu emanaldia eskainiko dute ber­tan, gerturatzen direnentzat.

Musikak hartuko du herria, berriro, Santa Zeziliarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!