Aiatik Pagoetara mendi buelta, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Familian egiteko irteera antolatu du Mundarrok, goizeko 09:00etan elkartuta, Joseba Barandiaran plazan. 

Bihar goizean jarri du beste zita bat, Mundarro Kirol Elkarteak, mendi irteera egiteko. Goizeko 09:00etan elkartuko dira, Jose­ba Barandiaran plazan, eta Aia herrira joango dira, kotxeetan.

Bertatik abiatuko dute men­di buelta, elkarrekin. Pagoetako parke naturalean barrena ibili­ko dira, eta 7,2 kilometroko ibil­­bidea osatuko dute. Horretarako, bi ordu inguruko iraupena kal­kulatu dute.

Antolatzaileek azaldu dute­nez, zailtasun berezirik gabeko mendi buelta da; fami­lian  eta haurrekin egiteko egokia, beraz.

Irteeran parte hartzeko, al­dez aurretik eman behar da izena, Astigarragako kiroldegian. Aia­ra joateko, printzipioz, ba­­koi­tzak bere aldetik joan be­har du, baina kotxeetan anto­la­­tze­ko elkartuko dira Jo­se­­ba Ba­ran­dia­ran plazan, hain zuzen ere.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!