Gertu dago azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Eta zehaztu dute hitzordua Astigarragan, baina 25ean beharrean, hilaren 23an egingo dute. Izan ere, astelehenarekin tokatu da azaroaren 25a aurten, eta nahiago izan dute larunbatarekin egin ekitaldia, ahalik eta herritar gehienek izateko aukera, bertaratzeko.
Hortaz, datorren larunbatean, iluntzeko 20:00etan elkartuko dira, Joseba Barandiaran plazan. Eta bertan oroituko dituzte, 2019 urtean zehar indarkeria matxistarengatik hil dituzten emakumeak.
Herri Eskolan ere, urtero bezala, landuko dute emakumeenganako indarkeriaren eta berdintasunaren gaia, ikasgeletan. Joan den urtean, ekitaldi haundi bat ere egin zuten, patioan.