Dantza latinoen ikastaroa, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Ordurako taldea osatu bada behintzat, etzi hasiko da, astelehe­na­­rekin, dan­tza latinoen ikastaroa, Asti­ga­rra­gako kultur etxean. Ha­si­berrientzako kurtsoa da, eta astelehenero egingo dituzte sa­ioak, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara. Kultur etxean bertan eman behar da izena, eta bikoteka apuntatzea gomendatu dute. Prezioa 63 euro dira Astigarragan erroldatuta daudenentzat; eta %25eko deskontua izango dute, erretiratu, langabetu eta pentsiodunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!