HITZALDIA

Waldorf pedagogiari buruz, hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Goizeko 09:30etatik 13:00etara izango da, Arrobitxuloko lokalean, Waldorf elkarteak antolatuta.

Hezkuntzarekin lotutako hi­tzal­­­dia izango da gaur, Astiga­rra­gan. Waldorf pedagogiari bu­ruz ariko dira bertan, Waldorf elkarte pedagogiko eta kultura­leko kideak. Arrobitxuloko lo­ka­­le­an izango da, 09:30etan hasi eta 13:00ak arte.

Rudolf Steinerren hezkuntza ereduan dago oinarrituta Wal­dorf pedagogia: «haur eta gaz­te­ak askatasunera bidean hez­tea, gizartearen etengabeko be­­­­rri­kun­tza baten barruan», di­o­­te. 1861ean jaio zen Steiner, Aus­­trian; eta 1925ean hil, Sui­tzan. Lehe­nengo Mundu Ge­rra­­­­ren ondoren hasi zen bere ere­­­dua aplikatzen, Stuttgarten (Ale­ma­­nia), zigarrillo fabrika ba­­­ten enkarguz: langileen se­me-alabentzako eskola bat ja­rri  behar zu­en martxan. Ereduaren arabera, heziketa artea bezala garatu behar da, askatasunean eta sormenean oinarritutako giro batean.
Eredu hura zabaldu egin zen, eta orain, mundu osoan zehar dozenaka eskola dira, Wal­dorf peda­gogia aplikatzen dutenak. Hori bideratzeko eta eredu horrekin bat egiten zuten eskola eta ekimenak batzeko sortu zen Waldorf elkartea, orain urte batzuk. Steinerren ereduarekin lan egingo duten instituzio eta eskolak sortu, mantendu eta garatzen ditu elkarteak.

Eredua zertan datzan azal­duko dute gaurko hitzaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!