LITERATURA

'¡No os importe matar!' liburua aurkeztuko dute ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Sabino Cuadra Lasarte egileak berak emango du libururaren berri, 19:00etan kultur etxean. 1978ko San Ferminei buruzkoa da liburua.

Zita berezia izango da Astiga­rra­gako kultur etxean, datorren ostiralean: ¡No os importe ma­tar! liburua aurkeztuko dute. Ilun­tzeko 19:00etan izango da, eta liburuaren egilea bera egon­go da bertan, Sabino Cua­dra La­sarte, lanaren nondik no­rakoak azaltzen.

1978ko Iruñako San Fermi­nei buruzkoa da liburua; eta or­du­an gertatutako istiluak ditu oinarri; uztailaren 8koak. Hain justu, istilu ho­­rie­­tan po­li­ziak tiroz hil zuen Ger­man Ro­­driguez, LKIko kidea. Horren on­do­rioz, greba orokorra deitu zu­ten Euskal Herrian, eta istilu gehiago izan ziren, hainbat he­­r­ritan. Eta uztailaren 11n Do­nos­tian egindako mani­festa­zio­ batean, tiroz hil zuten Joseba Ba­randiaran astigartarra ere.

Peñen txostena eta duela gutxi desklasifikatutako agiriak, oinarri
Liburua idazteko, Cuadra Lasar­tek oinarri izan du, batetik, ga­rai hartan Iruñako Peñek idatzi zuten txostena; bestetik, duela gutxi desklasifikatu diren dokumentuak; eta azkenik, arlo ezberdinetan egin diren lan mo­nografikoak. Horiekin, osatu du uztailaren 8ko egun hartan gertatutakoaren kontaketa, au­­­rre­ko eta ondorengo gi­roa adi­­­tze­­ra emanez, eta gerta­ka­­ri­­ak azalduz, «Fran­co­ren dik­ta­­du­­ra garaian eta Tran­tsi­zioa dei­turikoan  egin­da­ko giza­te­­ria­­­­ren kontrako kri­me­nen tes­tu­inguruan kokatuz».

Honela dio liburuaren aur­kezpen testuak: «ia hiru urte dira Franco hil dela, baina Fran­kismoak oso bizirik ja­rrai­tzen du. Egun horretan, dozenaka po­­li­ziak inguratu dute zezen plaza, bete-bete eginda, hain­bat gaztek pankarta bat ate­ra dutenean, amnistia eta pre­so­rik gabeko San Ferminak es­ka­tuz. Hori da aitzakia, poli­zia frankista sartzeko, ahal du­en indar haundienarekin. Go­maz­ko pelotak, ke poteak eta balak».
Joseba Asiron Iruñako al­ka­te ohiak idatzi du hitzaurrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!