GAZTELEKUA

Haur eta Nerabeen Eskubideak aldarrikatzeko, ekintza ugari

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00
Aurpegiak margotu zein azalean marrazkiak egiteko txokoak izan ziren, aurreko urtean.

Gaur eta datorren asteazkenean, hainbat jarduera antolatu ditu Gaztelekuak, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 

Datorren asteazkena, azaroaren 20a da Haur eta Nerabeen Esku­bideen Nazioarteko Eguna. Eta urtero bezala, hainbat ekintza an­­to­la­tu dituzte Astigarragako Gaz­­­­­te­­le­­ku­­ak eta Xaguxar aisial­di taldeak. Gaur izango dira ho­ri­e­tako batzuk, eta as­teaz­ke­ne­an bertan ere, egingo dituzte aldarrikapenak.

Gaurkoa izango da egun na­­­gu­­sia. Arratsaldean Joseba Ba­­ran­­­diaran plazan elkartu, eta jai giroan ospatuko dute, alda­­­rri­­­ka­pen eguna. 16:30etan ha­si­­ko dira ekintzak bertan. Gaz­te­txo­­enek, aldarrikapen mu­rala egin­go dute, spraya ez, bes­te­la­ko ma­terialekin. Eta hel­dua­go­ek, nerabeek, graffitiak egiten ikas­­te­ko tailerra izango dute. Ilun­tze­ko 20:30ak arte izango dira tailerrak.

Gainera, tartean, merienda egiteko aukera ere izango dute, haur eta nerabeek. Izan ere, txo­kolatada prestatuko dute, arra­tsaldeko 18:00ak aldera.

Aldarrikapen mezuak, udaletxean, kultur etxean, kiroldegian eta ikastolan
Bi tailerren helburua izango da, haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko mezuak jartzea. Eta mural horiek, aldarrikapen mezuekin, udal eraikinetan ja­­rri­ko dituzte asteazkenean, Haur eta Nerabeen Eskubieen Na­zio­­ar­teko Egunean.

Zehazki, udaletxeko balko­ian, eta kultur etxeko, kirol­de­gi­ko eta Herri Eskolako sarre­re­tan zin­tzilikatuko dituzte muralak.

1954an hasi ziren Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna al­da­­rrikatzeko adin txikikoak di­ren bitartean, arreta eta ba­bes berezia jasotzeko duten esku­bi­dea. Orain arte lortutakoa ospa­tu, eta oraindik egiteko dagoena aldarrikatzeko eguna da. 1948an azaleratu zituen Nazio Batuen Erakundeak, aurrenekoz, hau­rren eskubideak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!