Harituz

‘Una canción para Marion’ pelikula, Harituzen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00

Arratsaldeko 16:45etan jarriko dute, kultur etxean.

Pelikula eskainiko du As­ti­garragako Harituz emaku­meen taldeak gaur. Arratsal­deko 16:45etan hasita, Una canción para Marion ikusi ahal izango da, kultur etxe­an. Ikusi nahi duenarentzat, sarrera librea izango da.

Minbizia duen emakumea, protagonista

2012an estreinatutako peli­ku­la da gaur ikusteko aukera izan­go dena. Minbizia duen ema­kumea du protagonista;  berak, abesteko elkartzen den jubila­tu talde batean to­patzen du lasaitasuna. 

Kontrolatzailea eta mar­martia den senarra du, min­bizia duen ema­kumearen ja­rrera desego­ki­tzat hartzen du­e­na, gainera. Horrez gain, be­raien semea­re­kin ere, ez du bat ere ha­rreman onik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!