Hila era paregabean amaitzeko, bertso afaria antolatu da Zipotza Tabernan, azaroaren 29an, arratsaldeko 20:30etan hasita. Agin Laburu eta Iker Zubeldia izango dira bertsotan, eta Txartelak 25 eurotan eros daitezke, Zipotzan bertan. Horrez gain, 20:00etan, presoen aldeko kontzentrazioa ere egingo da J.B Plazan.