eaj-pnv

EH Bilduk 2020rako aurrekontuak aurkeztu ditu eta EAJ-PNVren ustez, «ez ditu herriaren beharrak asetzen»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Astigarragako EH Bilduk, 2020rako aurrekontuak aurkeztu ditu, eta EAJ-PNV ez dator bat hauekin; aurkeztutako proposamenek ez dutelako herriaren beharrei erantzuten, hala nola, hezkuntza eta uholdeei. 

Astigarragako EAJ-PNV, ez da­tor bat EH Bilduk 2020rako aurkeztutako aurrekontuekin, ez baitie herriaren beharrei erantzuten, hala nola, hezkun­tza eta uholdeei. Gainera, EAJ-PNVk adierazi du, aurrekontu hauek ideia berrien falta dutela. 

«Ez uholderik, ezta ingurugirorik» 

Orain arte, partidu jeltzaleak Astigarragako uholdeen babeserako plana jarri zuen mar­txan. Plan honek, 4 miloi euroko inbertsioa zekarren. Horren harira, EH Bilduk, 2020rako aurrekontuetan, «ez du zentimo bat bera ere jarriko proiektu horretan». 

Atzera botako den beste proiektu bat, Santiagomendi Lan­dar­baso paisai plana izango da. EAJ-PNVk, paisaien hainbat aditu bildu zituen, eta Euskal Gobernuak ere bere oniritzia eman zuen. Honek guztiak, Santiagomendiko ermitaren berreraikitzea zekarren, honen interes kultural eta arkeologikoarengatik. 

Hori dela eta, EAJ-PNVk adi­e­razi du EH Bilduk ez duela ez uholdeetan ez ingurumenean in­ber­tituko. 

EAJ-PNVk adierazi du, EH Bilduk ez du­ela ez uholde ez ingurumenean inbertituko.

«Hezkuntza, ahaztutako hura»

Partidu jeltzaleak harridura adi­erazi du EH Bilduren aurrean, «hezkuntza, EH Bilduren proi­ektu nagusia izanik,  aurrekontuetan ez du aipatu ere egiten» adieraziz. «Badirudi, ahaztu egin dutela, orain arte egindako promesak». 

EAJ-PNVk aipatu du, lanean jarraitzen dutela eta garrantzia ematen diotela hezkuntza arloari. Hori horrela 67.000 euro Herri Eskolan hobekuntzak egiteko izango direla proposatu dute, «eta nola ez, DBH proiektuarentzat». «EH Bilduk, 25.000 euro bakarrik inbertitu nahi ditu hezkuntzan» gaineratu du alderdi jeltzaleak. 

 «EH Bilduk, 25.000 euro bakarrik inbertitu nahi ditu hezkuntzan»

«Txotx-autobusari, agur»
Datorren urterako, garraioan ere aldaketak egongo dira. Hori dela eta, EH Bilduk erabaki du ez duela Txotx-autobusarekin jarraituko. Alderdi jeltzaleak adierazi du, zerbitzu hau gabe uztea astigartarrak ez dela justua. «Udalari 7.000euroko in­ber­tsioa soilik suposatzen dio».

Azkenekoz egin zen plenoan EAJ-PNVk adierazi zuen, autobus zerbitzuak herritarrei se­gur­ta­suna ematen ziela. 

«Zabor bilketan, aldaketak?»
Alderdi jerltzaleak argi utzi du, «EH Bilduk zabor bilketarekin obsesionatua jarraitzen du, eta horrela frogatzen du aurrekontuetan». 80.000 euro baino gehiago inbertituko ditu bilketa zerbitzuen ikerketara. EAJ-PNVk adierazi du, astigartarrek hautatu zuten bizimodua zela zabor bilketa, beraz «ez da ezer ikertu behar». «EH Bilduk, beste proiektu batzuk alde batera uzten ditu, zakar bilketaren guduan sartzeko». 

Errentak
Alderdi jeltzalea lasai dago, alkatetza utzi aurretik, Asti­garragarentzat garrantzitsuak ziren hainbat proiektu lotuta utzi zituelako, hala nola, alde zaharra berritzea, Arrobitxulo eta Herri Eskola batzen dituen igogailua... eta beste hainbat onura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!