Udala-Kiroldegia

Hainbat hobekuntza Udalak, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Urriaren 29an, Astigarragako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordean eta Osoko Bilkuran, kirola, ariketa fisikoa eta kiroldegiari buruzko gaiak onartu zituzten. 

Astigarragako Udalak egin­dako Batzorde eta Osoko Bil­ku­ran, kirola, ariketa fisikoa eta kiroldegiari buruzko gai garrantzitsuak jorratu eta onartu zituzten.

Hori dela eta, alde batetik, brigadarentzat lokal berria erostea onartu zen, Troia ibil­bidean lau lokal erosiko dira, guztira 719.718,28 euroko in­ber­­tsioa izango dena. Honek, egun brigadak kiroldegi azpi­an dagoen lokala hustu eta kiroldegirako erabilitzea ahal­bidetuko du.

 

Gobernu aldaketarekin, aldaketak

Duela hiru urte, gutxi gora behera, Osoko Bilkuran onar­tu zen brigadaren lokal berri bat eskuratzea, horren harira Astigarragako Udalak hona­koa azpimarratu du; «baina gober­nu aldaketa gauzatu behar izan da konpromiso honi eran­tzuteko».

 

Gehiegizko beroak eraginda, arazo  la­rriak izan ziren ha­i­n­bat  ikasta­ro­tan, eta Udal Go­bernuak,  be­hin-beti­ko  solu­zioa ematea era­baki du. 

 

Aldaketek ekarriko dituzten onurak

Aldaketa hauek, alde batetik, kiroldegia haunditzeko espa­zio berria ahalbidetuko du eta bes­tetik, brigadakoen joan eto­rria kenduta, «oinezkoen eta batik bat haurren segur­tasuna area­gotuko du», ho­nen inguruan baitaude  mu­si­ka eskola, kirol­degia eta eskola.

Aldaketa hauez gain, beste batzuk ere onartu ziren, hala nola, kiroldegian aireztapen eta klimatizazio sareak ho­betzea. Beharrezkoak diren  aire girotuaren kaxa elek­trikoak berritzeaz gain, airea girotzeko ekipamen­duak in­sta­latuko dira, zum­ba­ko ge­lan, ginmasioan, tata­miko ge­lan eta entretenimendu per­tso­­naleko gelan.

2018ko irailean, gehiegizko beroak eraginda, arazo la­rriak izan ziren hainbat ikas­taroetan, eta Udal Gobernu berriak horiei behin-betiko soluzioa ematea erabaki du. «Udarako prest egongo dela aurreikusten da».

Aldaketek hainbat onura ekarriko dizute,  «oinezkoen, eta batik bat  hau­rren segurtasuna areagotuko du».

 

Osoko Bilkuran, onartutako beste kontuak

Osoko Bilkuran onartu ziren 2020ko aurrekontuetan, kirol­degiaren hobekuntza­rako eta herritarren nahi eta beharrak asetzeko partidak aurreikusi dira. Alde batetik, muskulazio gelan, bizikleta estatiko be­rriak jartzeko 12.000.00 euro erabiliko direla adierazi du Udalak, eta igerileku txikia handitzeko 50.000,00 euro.

 

Etorkizunera begira

Azkenik, 2020 urtean Udal Gobernuak kiroldegia berritu eta igerileku estalia egiteko bideragarritasuna aztertzeko proiektua jarriko du mar­txan, eta honetarako ere di­ru ko­puru bat aurreikusi du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!