negulekuak

Gabonetan ere, Negulekua zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Negulekuak Gabonetan ateak zabalik izango ditu etxeko txikientzat. Hala ere, parte hartzeko, aurrez izena eman behar da. 

Gabonak ate joka dira, eta gazteek laister hartuko dituzte oporrak. Hori dela eta, Negu­lekua irekita egongo da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun hauek era paregabean igarotzeko. 

Aldez aurretik, izena eman behar da. Atzo ireki zen izena emateko epea, eta hilaren 15a arte iraungo du, hau da, datorren ostiralera arte. Kultur Etxean eman behar da izena, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Anto­latzaileek adierazi dute, Asti­garragako haurrek lehentasuna izango dutela. 
Horrez gain, zaintza zerbi­tzua eskainiko da, goizeko 8:30etatik 10:00etara bitartean, prezioa 20 euro izanik. 

Gabonak Negulekuan

Ez da egunero irekiko Negule­kua, abenduaren 23, 26, 27, 30, 31, eta urtarrilaren 2 eta 3an ire­kiko dira ateak, hainbat ekintza egiteko. Hala nola, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta beste hainbat.

«Harpidetu zaitez»

Xaguxar kideek, webgunean har­pidetzeko gonbitea luzatu nahi dute. Lehenengo pausoa,; www.xa­gu­xar.org webgunean sartu. Bigarren pausua; harpidetzako lehiatilan klitaku. H­i­ru­garrena eta azkena; zure e­ma­ila sartu. «Zure emailean in­formazioa eguneratua izango duzu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!