DATORREN ostegunean Astigarragako parke berria irekiko da, antzinako emakume gobarariak omenduko dituena, hain zuzen. Parkeaz gain, bertan egongo den eskulturaren inaugurazioa ere izango da datorrren ostegunekoa.
Bertan izango dira Mari Jose Lacadena eskultorea eta, eskultura eraikitzen lagundu duten hainbat emakume astigartar.
Node taldeak dantza garaikidea eskainiko du, beraz egun paregabea izango da. Hala ere, euria eginez gero, beste egun batera pasako da inaugurazioa.