2020ko egutegia

Lehiaketara aurkeztu ziren 141 argazkietatik, 13 saritu dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Ostegunean egin zuten sari-banaketa, kultur etxean.

Ostegunean, Udalak antolatutako 2020ko egutegirako argazki lehiaketako sariak banatu zituzten, eta bertan ikusgai zeuden aurkeztutako argazki guztiak. Guztira zortzi saridun egon ziren. 

Duela aste batzuk hasi zen Astigarragako 2020ko egutegirako argazki onenen lehiaketa. Eta ostegunean egun potoloa izan zen , 141 argazki aurkeztu ziren, eta gehiengoenak astigartarrenak izan izren. Anto­latzaileek dierazi dute, ema­kume eta gizon kopurua «oso parekatua» izan dela. 

Osteguneko sarituak

Ostegunean, guztira 8 saritu egon ziren, lehenengo postua Isidro Rodriguez astigartarrak lortu zuen, honen lau argazki aukeratu zituzten, bat portadarako eta beste hiru egutegia osatzeko. Bigarren postua, bi astigartarrek lortu zuten, Ana Pedrosa eta Naiara Subizak, hauen bi argazki hautatuz. 

Gainontzeko bost irabazleak honakoak ziren (hauen argazki bana aukeraturik); Carmen Ibañez Hernanikoa, Marco Ganuza Astigarragakoa, Sergio Perez Astigarragakoa, Felix Etxe­berria Hernanikoa eta Ander Loper donostiarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!