Gaztelekua

Erreibindikazio hilabetea izaten da azaroa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00

Azaroak 20a Haur eta Ne­ra­been Eskubideen Nazioar­te­ko Eguna da.

Azaroa erreibindikazio hilabete izaten da nerabeentzako be­raien nazioarteko eguna ospa­tzen baita hilak 20an. Aurten ere, azaroaren 16an Nerabeak aldarrikatzen eguna antolatu dute Gaztelekuan. 

Ez da Astigarragako Gazte­lekuak antolatu duen ekitaldi bakarra. Egitaraua pasa den asteburuan hasi da aurrera eramaten eta aukera zabala egongo da bertan antolatzen diren egitasmoetan parte hartzeko. 

Honela, pelikula, toka txapelketa, sukaldaritza gozoa tai­le­rra, just dance, karaokea, times up eta mahai tenisa an­tolatu dira larunbata eta igandeetan. 

 

Gaztelekuko egitaraua
Azaroa

  • 9, Pelikula.
  • 10, Toka txapelketa.
  • 16, Nerabeak aldarrikatzen.
  • 17, Sukaldaritza gozoa.
  • 20, Haur eta nerabeen eskubideen nazio arteko eguna.
  • 23, Just Dance.
  • 24, Karaokea.
  • 30, Times Up.
  • Abendua 1, Mahai tenisa.

Ordutegia
-Astelehenetan, itxita.
-Asteartetik ostiralera eta igandetan,
17:00etatik 20:00etara.
-Larunbatetan, 16:30etatik
20:30etara.
-12 eta 18 urte arteko gazteentzako
aisialdi gunea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!