Udala

Kultur etxearen izena proposatzeko aukera, 28ra arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00

Kultur etxe berriarentzako izen bila dabil Astigarragako Udala, eta herritarren proposamenak jasotzeko epea zabaldu du. Azaroaren 28ra arte izango da horretarako aukera, udaletxean, kultur etxean, edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidean. Proposamen guztiak aztertu, eta «izenaren oinarria, arrazoiak eta erabilgarritasuna kontutan hartuz» erabakiko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!