Hondakinak

Fibrozementuzko hondakinen bilketa egingo dute hilean behin, bihartik hasita

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 00:00

Garberako garbigunera eraman ahal izango dira, hileko aurreneko astelehenean. Mota horretako hondakin eta objektuak biltzeko protokoloa jarri du martxan San Marko Mankomunitateak.

Fibrozementuzko hondakin eta objektuak biltzeko zerbi­tzua izango dute eskura, bihartik, astigartarrek. Printzipioz hile­an behin, au­rreneko aste­le­­he­nean, jaso­ko dituzte mo­ta ho­rretako hon­dakinak, Garbe­ra­ko garbigunean. Izan ere, ho­­rre­tarako protokolo bat eza­rri du San Marko Manko­mu­ni­ta­te­ak. Kontuan izan be­har da, garai batean amiantoa era­bil­tzen zela, fibrozementua egi­te­ko.

Goizez zein arratsaldez era­man ahal izango dira honda­kinak, 10:00etatik 13:00etara, edota 15:30etatik 18:30etara.

 

Kantitate haundietarako, baimen berezia behar

Astigarragako Udalak jakina­ra­zi du, hori bai, eramandako materiala ezin dela hauskorra izan, eta ego­era onean egon be­harko duela, desmontatu be­harrik gabe. Gai­­nera, kantitate txikiak be­har dute izan, ibil­gai­lu bere­zi­rik gabe garraia­tzeko modu­ko­ak, eta manipu­la­garriak. «Ho­na­ko gehienez­ko neurriak eta kan­ti­­tateak izan­go dira: bi fibro­ze­mentuzko pla­ka (4 metro ka­rra­tu eta 50 kilotik behe­ra­ko­ak); 3 metrora arteko hodi zati bat; bost jardinera; eta 30 ki­lo­ra arteko ele­mentu apain­ga­rri­ak edo bereziak», azaldu du Udalak.

Hortik gorako kantitateak izanez gero, «baimen berezia» eskatu beharko dute era­bil­tzai­­leek, San Marko Mankomuni­ta­tean: 943 21 49 77. «Era­bil­tzai­­le par­tiku­la­rren hon­da­ki­nak baka­rrik onar­tuko dira, eta be­raz, udal bilketako en­pre­sek, in­dus­­tria orokorrak eta sal­to­ki­ek ezingo dituzte honda­ki­nak era­man», azaldu dute.

Garbigunean, inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu behar­ko dute erabiltzaileek, eta on­do­­ren, ibilgailuan eraman hon­dakinak, horretarako muga­tu­tako eremura. Langile espezia­li­zatuek emango diete arreta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!