Xaguxar

Larunbat arratsaldea, jolaserako

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Negu garaian, hilabetean behin, tailer eta jolas saioak antolatuko ditu aurten ere Xaguxar aisialdi taldeak, 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Hil honetan, azaroaren 16an izango da aukera, tailer, jolas edota eskulanekin ondo pasatzeko, haur-hezitzaileek gidatutako saioan. Kultur etxean egingo da, doan, 16:30etatik 18:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!