europako ondarearen jardunaldiak

Europako ondarearen parte, Astigarragako sagardoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Pisoiekin sagarra txikitzen ikasi zuten hainbatek, Petritegin.

Sagardogintzari lotutako kultura eta lana ezagutzeko aukera izan da, Petritegin.

Ate irekien jardunaldiak egin zituzten Petritegi sagardotegian, pasa den igandean, Eu­ropako ondarearen jardunaldien barruan. Aurtengoan, ai­sialdiari, kirolari, jolasari eta jaiari lotutako ondarearen be­rri eman nahi izan zaie herritarrei, Gipuzkoako Aldun­diak antolatzen dituen jardu­nal­dietan. Horri lotuta, sagardogin­tzari lotutako lan mundua eta jai giroa ezagutzeko aukera izan zuten igandean Petri­te­gira gerturatu zirenek. Besteak bes­te, kizkiarekin sagarrak bil­du edota pisoiekin hura zan­patzen ikasi zuten, eta era berean, muztioa edo zizarra, hau da, sagar zukua dastatu ahal izan zuten, festa giroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!