GAZTE ASANBLADA

Pala saioaren ondoren, Upelio eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Hainbat bikote mistok hartu zuen parte pala txapelketan.

Mungia eta Vazquez izan dira pala txapelketako irabazleak, baina giro ona izan da irabazle nagusi. Abendurako Upelio eguna antolatzen hasi dira.

Espero baino partaide gutxiago izan da Gazte Asanbladak antolatutako pala txapelketa mis­toan, baina «giroa ona» eta «partaideen sentsazio po­sitiboa» nabarmendu dituzte an­tolatzaileek. Hala ere, «mai­la oso ona» izan dela ere gehitu dute, eta noski, izan da irabazlerik: Mungia eta Vazquez izan dira txapeldunak eta herriko taberna batean otordu bat egiteko txartela jaso dute sari. Finala «oso orekatua» izan zen, eta «tentsioduna, azken momentura arte ezin baitzen jakin nor gailenduko zen».

Ostiral gauean eta larunbat goizean jokatu ziren partiduak, eta denetan izan zen giroa oso ona. Hala ere, «herritarrik gerturatu ez izanak pena» eman dio Gazte Asan­bladari. Gauzak horrela, datorren urterako berriro ere txapelketa antolatzeko asmoa azaldu dute, «beste formatu batean, ea jende gehiago anima­tzen den, gazte zein ez hain gazte».

Altsasuko gazteak, gogoan

Finala jokatuta, larunbatean autobusa atera zen herritik Iruñeara, Altsasuko auziperatuen aldeko elkarretaratzera. «Besteetan ez bezala, gazte asko elkartu» zen autobusean.

Bueltakoan, Zipotzan bukatu zuten, «giro oso goxoan».

Hurrena, Upelio Eguna

«Gehiagorako gogoz» ere geratu dira, eta horregatik, hain zuzen, abenduaren 14rako Upe­lio eguna antolatzen hasi di­rela ere jakinarazi dute. Fes­ta giroan pasako duten egun hori,  80eko ha­mar­kadan girotua egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!