azstigazte

Sariak, Murgiako Jauregiari buruzko lanek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Azaroaren 13ra arte aurkeztu ditzakete lanak, 12-18 urte arteko gazteek.

Urteko bigarren Azstigazte lehiaketan lanak aurkezteko epea gerturatzen ari da. Orain­goan, Murgia Jauregiari bu­ruzko lanak aurkeztu behar dituzte 12 eta 18 urte arteko gazteek, azaroaren 13a biano le­hen. Urteko aurreneko lehiaketa apirilean bukatu zen, eta sendiari buruzko lanak aurkeztu behar ziren.

Ordukoan bezala, bi kategoriatan hartu daiteke parte orain ere: 12-14 urte artekoenean, eta 15-18 urte artekoenean. Bakarka edota taldean egin daitezke lanak, eta nahikoa izango da partaide bakarra Gipuzkoakoa izanda. Adinari dagokionez, ordea, taldekide guztiek parte hartzen duten kategoriari dagokion adin-tartekoak izan behar dute.

Egin beharreko lanari da-go­kionez, batetik, lanari dagokion aurkezpen idatzia aurkeztu beharko da, 15 bat lerrokoa. Era berean, 300 hitz inguruko idazlana egin beharko da. Bestalde, lanari lotutako irudia ere sortu beharko da. Az­ke­nik, aurkeztutako lanen artean epaimahaiak aukera­tzen dituen hiru, ahoz aurkeztu beharko dituzte egileek. Sariak 300 eta 100  eurokoak izango dira bigarren kategoriako irabazle eta bigarren sailkatuarentzat, eta 150 eta 50 eurokoak, gazteenen kategoriako aurreneko bi sailkatuentzat.
Lanak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira. Oinarriak, osorik, udaletxeko webgunean irakurri daitezke: www.astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!