Eliza

Hildakoak gogoan, gaur eta bihar ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Santu Guztien eguna pasata ere, beste bi meza egingo dira gaur eta bihar. Gaur, hilerrian, 11:00etan. Bihar, parrokian, 10:30etan.

Euriak blaitu zuen atzoko Santu Guztien eguna. Dena den, astigartarrek gogoan izan zituzten falta dituzten senide eta lagunak, eta lorez jantzi zuten hilerria, eguraldiak goibeldutako giroa kolorez bustiz. Hildakoen eguna pasa da, baina hitzordu gehiago ere izango dira gaur eta bihar, haien omenez. Gaur bertan, kanposantuan egingo da haiek oroitzeko meza, goizeko 11:00e­tan hasita.  Bihar, bestalde, parrokian egingo da faltetako meza, goizeko 10:30etan, eta hau, familien meza ospatzeko ere izango da. Honekin borobilduko da Santu Guztien egunari lotutako asteburua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!