KULTUR AGENDA

Tolosako abesbatzen lehiaketatik, azaroko aurreneko kultur notak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Tolosako lehiaketan kantatuta emango du kontzertua, The Korrigan Consortek.

Oxfordeko ‘The Korrigan Consort’ emakume boskoteak abestuko du gaur 19:30etan, elizan, azaroko kultur agendari hasiera emateko.

Musikaren hilabetea izaten da azaroa, hilaren 22an Santa Ze­zi­lia ospatzen dela-eta. Aur­tengoa ez da desberdina izango, eta gaur bertan, Oxfordeko The Ko­rri­gan Consort emakume bos­kotearen kontzertua izango da 19:30etan Andre Maria elizan, kultur agenda hasteko. Tolo­sa­ko nazioarteko abesbatzen le­hiaketan parte hartzen ari dira, musika profanoaren atalean.

Bestalde, protagonismoa izango dute hil honetan, baita ere, sagardoak eta Andre Go­balarien parkearen inaugurazioak. Ohiko ekintzak ere ez dira faltako.

AZAROKO KULTUR AGENDA

  • Gaur, 19:30, The Korrigan Consort, emakume boskotearen kontzertua, Andre Maria elizan. Doan.
  • Gaur, 16:00-17:45, KZ Gunean izango da dinamizatzailea. Harremanetarako: 943 023 617 edo tutor.astigarraga@kzgunea.net.13 arte, Azstigazte gazteentzako lehiaketara lanak aurkezteko epea. Gaia: Murgia Jauregia.Azaroak 5, 19 eta 26, bilera irekiak, 16:45etatik 18:15etara, kultur etxean, Harituz emakume taldeak antolatua. Gaztelaniaz, emakumeen­tzat irekia.
  • Azaroak 7, 18:00, emanaldia liburutegian 3 urtetik gorako umeentzat: Ustekabeko Festa ipuinaren kontaketa Lur Kortarekin.
  • Azaroak 7, 19:00, ekitaldia, kultur etxean, 2020ko udal egutegirako argazki lehiaketako sariak banatzeko.
  • Azaroak 8, 15, 22 eta 30, Konfiantza indartzeko tailerra, kultur etxean, Asti­garragako emakume feministen talde batek antolatua. Ostiraletako saioak 18:00etatik 20:00etara eta larunbatekoa 09:30etatik 13:30etara. Doan. Izen-ematea: aztifemiak@gmail.com. 
  • Azaroak 9, 17:00, zinea, kultur etxean: Batman Lego. Sarrera: 2 euro. Euskeraz.
  • Azaroak 11, 18 eta 25, 16:30-18:30, Gurasolagun, haurrak eta gurasoak kafe baten bueltan elkartuta, euskeraz hitz egiteko ekimena. Berdin du zein den bakoitzaren euskera maila. Doan.
  • Azaroak 12, 16:45, zinea, kultur etxean: Una canción para Marion. Doan, Harituzek antolatua. Gaztelaniaz.
  • Azaroak 12, 19:30, irakurketa kluba, liburutegian. Beñat Sarasola idazlearen Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan, Isabel Etxeberriak gidatuta. Saio irekia eta doanekoa.
  • Azaroak 14, 17:00, ekitaldia, Andre Gobalarien parkean. Parkearen eta eskulturaren inaugurazioa, Maria Jose Lacadena eskultorearekin batera, eta Node taldearen dantza garaikide saioa.
  • Azaroak 15, 19:00, tailerra, kiroldegian, Mundarrok antolatuta. Ziklo eta Zunba masterclassak. Izen-ematea azaroaren 11, 12 eta 13an, bazkideentzat, eta 14tik aurrera, gainon­tzekoentzat.
  • Azaroak 16, 16:30-18:00, jolasak kultur etxean 4-12 urtekoentzat, Xaguxarrek antolatuta, doan. 
  • Azaroak 16 eta 20, 16:30, ekitaldia Joseba Barandiaran plazan, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Gaztelekuak antolatuta. 
  • Azaroak 16, 09:30-13:00, hitzaldia Arrobitxuloko lokalean, Waldorf pedagogiari buruz.
  • Azaroak 17, 09:00, mendi irteera Pagoetara, Mundarrok antolatuta, Aiatik abiatuta. Izen-ematea kiroldegian: kiroldegia@astigarraga.eus.  
  • Azaroak 17, 12:00, tailerra Andre Gobalarien parkean, haurrek klarionarekin margotzeko, Lekim konpainiarekin.
  • Azaroak 18, 18:30-20:00, ikastaroa kultur etxean: dan­tza latinoak hasiberrientzat. Izen-ematea, bikoteka hobe.  
  • Azaroak 18, 19:30, literatur solasaldia liburutegian, Jorge Carrerok zuzendua, gaztelaniaz, Albert Camus idazlearen La Peste liburuaz.  
  • Azaroak 21, 19:00, aurkezpena, kultur etxean. Sa­bi­no Cuadra Lasarteren No os importe matar liburua. Sanfermines 78 gogoan elkarteak antolatua.
  • Azaroak 21-25, III. Sagardo Foruma, Hernaniko Orona Ideon, eta azaroaren 24an Donostiako Kursaalen nazioarteko sagardo azoka. Sarrerak: www.sagardoforum.eus.   
  • Azaroak 23, 20:00, ekitaldia Joseba Barandiaran plazan, Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.  
  • Azaroak 24, 13:00, diana eta txistu emanaldia Jo­se­ba Barandiaran plazan, Santa Zeziliaren harira.  
  • Azaroak 28, 18:30, hitzaldia udaletxean: Energia berriztagarriak zure etxean, posible da. Gipuzkoako Foru Aldundia. Elebitan.  28 arte, kultur etxe berrirako izenak proposatzeko, kultur etxean edo astigarraga.kultura@gmail.com.
  • Azaroak 29, 20:30, bertso-afaria, Agin Laburu eta Iker Zubeldiarekin, Zipotzan. Txartelak: 25 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!