Egutegiko argazki lehiaketa, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

Argazki lehiaketa jarri du martxan Astigarragako Udalak, 2020ko udal egutegia osatzeko; eta parte hartzeko, gaur da azkeneko eguna: kultur etxera pen-drive batean eramanda, edo astigarraga.kultu­ra@gmail.com helbidera bidalita, izen-abizenak, herria eta telefonoa zehaztuz. Astigarraga bera izango da argazkien gaia, eta aurkeztutako argazki guztietatik, 13 aukeratuko dituzte: 12 hilabeteak eta azala. Aukeratutako argazkien egileek, diru-saria jasoko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!