Bakearen aldeko euskal kultur adierazpenak, aztergai gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

Hitzaldia eskainiko dute Eugenio Ibarzabal eta Inazio Mujika Iraola idazleek, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean. Izena eman behar zen.

Gaur egingo du beste saio bat, Elkarbizi taldeak, 2019ko programaren barruan. Eta oraingoan, jardungo dute bakearen alde egindako euskal kulturaren arloko adierazpenen inguruan: Euskal kultura adierazpenak baketzearen aurrean.

Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ko da saioa, Astigarragako kultur etxeko areto nagusian; eta bi idazle izango dira hizlariak: Eugenio Ibarzabal eta Inazio Mujika Iraola.

 

‘Garaiz gabiltz’ agiria egiten parte hartu zuen Ibarzabalek, eta ‘Isiltasuna ez da aterpe’ adierazpena sinatu zuen Iraolak. 

Garaiz gabiltz agiria egiten hartu zuen parte Ibarzabalek, 1980an. Garaiko euskal kulturaren ordezkari nabarmenenek sinatu zuten agiri hura; hala nola, Barandiaranek, Mi­txe­lenak, Caro Barojak eta Chi­llidak. 33 sinatzaile izan ziren, eta gogoan izan zuten «kanpotik gidatutako indarkeria, eta euskal arazoarekiko agertzen den ulertezintasuna»; baina ge­­hien kezkatzen zituen in­dar­­­keria zen, «bertan jaio eta gu­re artean habia egiten duena».

Mujikak, berriz, Isiltasuna ez da aterpe adierazpena sinatu zuen 2000 urtean. Bertan, 140 euskal intelektualek zioten, bortizkeria «errotik astin­tzen» ari zela Euskal Herria; eta onartezina zela, «indarkeriak euskal gizartearen dinamika demokratikoa ordezkatu nahi izatea».

Bi adierazpenek, garrantzia
Elkarbizik dio, «oso komeni­ga­rria» dela bi adierazpen ho­ri­ek izan zuten garrantzia pu­blikoa gogoratzea, «indar­ke­ria­­ren aurrean euskal kulturak izan duen posizioa epai­tzen denean».

Horri guztiari buruz ariko dira, gaur. Parte har­tzeko, au­rrez eman behar zen izena. 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!