Esku Pelota

Zilarrezko domina Gurutzealdek, Pauen

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 27a, 00:00

Galdu egin zuen Eneko Maizek, Gurutzelderen kideak, Battitta Ducassou itsasuarraren kontra.

Zilarrezko domina kolkoratuta bukatu du Trinketeko Mun­duko Txapelketa Oier Gu­ru­tzealde astigartarrak. 

Ene­ko Maiz villabonarrarekin batera jokatu du eskuz banaka; azken honek, Battitta Ducassou itsasuarra, Fran­­­t­zi­aren selekzioaren ordezkariaren kontra jokatu zuen atzo, eta galdu egin zuen 15-8, 11-15 eta 3-10. Hortaz, Fran­tziak jaso zuen urrezko saria. 


Sekulako txapelketa, Gurutzealdek eta Maizek

Partidu ikusgarrian jokatu zu­ten urrezko domina atzo. As­tigartarraren kideak irabazi zuen aurreneko seta; itsasuarrak, aldiz, bigarrena. De­sen­patea, beraz, azkeneko set­ean jokatu zen. 

Zilarra, beraz, Gurutzealde eta Mai­z­entzat; sari potoloa biek egindako txapelketa ederragatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!