Egutegia osatzeko argazkiak bidaltzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Asteazkenera arte dago epea eta bost argazki aurkeztu daitezke gehienez.

2020ko egutegia osatzeko herritarren argazkiak erabiliko dira eta asteazkena da, urriaren 30a, aurkezteko az­ken eguna. Urria­ren hasi­e­ran abiatu zuen Udalak lehi­aketa. Edonork, adin zein ja­torri guz­tietako herritarrek hartu ahal izango dute par­te. Dena den, hainbat bal­­dintza bete beharko di­tuzte.

Batetik, argazkien gaia­re­na; Astigarraga gaiaren buel­­takoak izan beharko du­te ar­gazkiek, hau da, bertako pai­saiak, eraikinak, gu­ne­ak, ka­le­ak, jaiak, ospakizunak edo ber­tako jendea irudikatu behar­ko da. 

Bestetik, parte-hartzaile ba­koitzak ezin izango du 5 ar­gazki baino gehiago aur­keztu. 

Sariak, azaroaren 7an
Kultura batzordeko kideek egin­go dute argazkien auke­ra­keta argazkilaritzan aditua den norbaitekin batera. Hori­ek, irabazlea hautatzeaz apar­te, beste 12 argazki ere auke­ratuko dituzte, hilabete bakoi­tzeko bana. Azaroaren 7an emango dute saridunen berri. Irabazleak 150 euroko eros­­keta bonoa jasoko du, aben­­­dua­ren 31ra arte Asti­garra­gako ostalaritza, mer­kataritza edo zerbitzuren ba­tean era­biltzeko. Bes­te 12 sailkatuek, aldiz, 80 euroko bonoa jasoko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!