Antzerkia

‘Oxido’ antzezlana, gaur kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Umore garratzeko ikuskizuna da Oxido antzezlana. Gaur ikusi ahal izango da kultur etxean, 20:00etan, Pez Limbo konpainiaren eskutik. Hiru pertsona ohiz kanpoko hiru egoeratan topatuko dira, egoera barregarriak, baina agerian utziko dutenak pertsonaien herdoildutako giza harremana, baita bizi diren gizartearen herdoila ere. Sarrera: helduek 6 euro, eta adin txikikoek 3. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!