odol emaileak

Odol emaileek zoriontzeko moduko datuak lortu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Pasa den ostiraleko odol ematea.

Poza haundia hartu dute Astigarragako odol emaileen elkartean aurreko astean 50 pertsonek odola eman zute­­lako, horien artean lau odol emaile berri izan ziren. Gainera, gazte asko animatu ziren odol ematera. Bestalde, igandean Donostian, zonaldeko odol emaileen urteko batzarra egin zen eta Astigarragako elkartetik hiru odol emailek diploma jaso zuten. Juan Carlos Sánchez, 75 aldiz odola eman duen lehenengo astigartarrari, zorion­tzeko aukera izan zen. 25 aldiz odola eman dutenak Joseba Zabalegi eta Jone Olaziregi izan ziren. 



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!