Elkarbizi taldeak Astigarragan antolatu du bere ikasturteko programaren hurrengo saioa. Asteazkenean izango da, urriaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko areto nagusian eta Euskal kultura adierazpenak baketzearen aurrean izango da landuko den gaiaren izenburua.
Eugenio Ibarzabal eta Inazio Mujika idazleak izango dira hizlariak. Eugenio Ibarzabal, 1980ko Garaiz gabiltz agiria egiten parte hartu zuena; eta Inazio Mujika Iraola, 2000 urtean atera zen Isiltasuna ez da aterpe adierazpenaren sinatzaile.
‘Garaiz gabiltz’ eta ‘Isiltasuna ez da aterpe’, kulturaren ordezkariak eta intelektualek sinatu zituzten agiriak
Garaiz gabiltz agiria, Ibarzabalek bezala, «euskal kulturaren ordezkari nabarmenek» sinatu zutela gogorarazi du Elkarbizik: Barandiaran, Mitxelena, Caro Baroja, Lekuona, Chillida... «33 sinatzaileek gogoan zuten kanpotik gidatutako indarkeria, eta euskal arazoarekiko agertzen zen ulertezintasuna. Hala ere, inongo erreparorik gabe azaldu zuten honakoa: ororen gainetik arduratzen gaituen indarkeria, bertan jaio eta gure artean habia egiten duena da», nabarmendu du Elkarbizik.
Isiltasuna ez da aterpe adierazpena sinatu zuten «140 euskal intelektualek», berriz, aitortu zuten «bortizkeria errotik astintzen» ari zela Euskal Herria; eta onartezina zela, «indarkeriak euskal gizartearen dinamika demokratikoa ordezkatu nahi izatea».
Hori horrela, «indarkeriaren aurrean euskal kulturak izan duen posizioa epaitzen denean», Elkarbizik uste du «oso komenigarria» dela, gogoratzea bi esku-hartze horiek izan zuten «garrantzia publikoa».
Plaza mugatuak, eta izena ematea etzira arte
Ohi bezala, saioan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, ganboiturri@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Plazak mugatuak dira, eta etzi astelehenean, urriaren 28an bukatuko da izena emateko epea, astelehenean.