Argazkilaritza

Rodriguez eta Lorenzo, sarituak argazki rallyan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Imanol Lorenzo eta Isidro Rodriguezek irabazi dituzte lehenengo eta bigarren saria.

Isidro Rodriguez (bildumarik onena) eta Imanol Lorenzo (bigarren sailkatua) izan dira irailaren 26-29an Astigarragan ospatutako XII Sagar Uzta Argazki Rallyko irabazleak. XII. Sagar Uzta Argazki Rallyko argazki erakusketa, datorren ostegunean, urriaren 31 bitartean ikusgai izango da Astigarragako Kultur Etxean. Era berean, astelehenetik martxan jarri zen beste lehiaketa bat Sagardoaren Lurraldeako Instagrameko kontuan, eta atsegite gehien jasotzen dituen argazkiak, publikoaren saria jasoko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!