Harituz

Prostituzioa eta sexu-esplotazioa aztertuko dute gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Isabel de Ocampo.

‘Pentsamendu ­feminista II. Topaketa’ antolatu da Aquariumean eta zazpi hizlari ­­ariko dira, eremu ezberdinetatik, gaia lantzen.

Harituz elkarteak Pros­titu­zi­oa eta sexu-esplotazioa hel­bu­ru duen salerosketaren kon­­tra saretzen izenburupean Made­jas-Ma­tazak Topaketa Femi­nis­tak an­tolatu ditu gaur Donostiako Aqua­rium­ean. Bi­ga­rren edizioan, gaia «eremu ezberdi­ne­tatik» landuko dutela au­rre­ratu du­te. 09:00­etatik 14:00etara ariko dira eta  16:00­etatik 19:30­etara.   

Ikuspegi abolizionista
Prostituzioa eta sexu-esplotazioa helburu duen salerosketaren kontra saretzen izeneko jardunaldi hauetan, «ikuspegi abo­lizionista» landuko da, «ju­ri­­dikoki, polizialki, asisten­tzialki edo komunikabideen ar­lotik, besteak beste». Hala au­rreratu dute sareetan.

Zazpi hitzaldi zazpi hizlari desberdinekin
Hizlari desberdinak ariko dira. Rosa Cabo Bediak hitz egingo du, prostituzioa, feminismoa eta abolizionismoaren inguruan. Arantza Cam­pos, prostituzioari lotutako al­derdi juridikoak lantzen ariko da. Hirugarren hizlaria, berriz, Isabel de Ocampo izango da, Serás Hombre dokumentalaren zuzendaria. Hain zuzen, ikus-entzunekoek tresna eraikitzaile gisa izan dezaketen botereari bu­ruz hitz egingo du; «zein funtzio dute, gai hauekiko sentsibilizazioa lan­tzeko?» egiten du galdera.
Leticia Matarranz, ikuska­tzailea, Polizia Nazionalen neu­­rriez ariko da eta APRAMP­eko ordezkari bat ere ariko da salerosketa biktimentzako arre­­taz hizketan. Joseba Iñaki Arteaga, Izaki salerosketaren kontrako batzorde egonkorraren Ertzaintzaren aduraduna   eta EHMA (Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista)  el­kar­teko ordezkaria Euskal He­rrian esku hartzeko eremuaz egingo du hizketan eta Amelia Tiganus, ekintzaile feministak, Emakumeak eta neskak, prostituzioko salgaia: Nola gauzatzen den puta bat? gaia landuko du. 
Garbiñe San Miguel kazetaria izango da aurkezlea eta Jessica Murillo, kazetaria berdintasunean eta genero indarkerian bitartekotzan aditua ariko da moderatzaile lanetan. 
Astigarragako Harituz el­kar­teko lehendakaria den Isa­bel Otero Gloriek egingo du hasierako aurkezpena. Eta on­doren 09:30etan hasiko dira hitzal­diekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!