Ondarearen jardunaldiak

Euskal sagardogintza erakusteko, irekita

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 23a, 00:00

Euskal sagardogintza erakusteko asmoz, Petritegik ateak irekiko ditu, 11:30etan hasita.

Indartsu dator igandea Asti­ga­rragara. Europako Onda­rearen Jardunaldien barruan, Petritegi sagardotegiak euskal sagardogintza eta kulturari lotutako e­kin­­tzak antolatu ditu goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:30ak bitarte.

Sagarrak biltzeko aukera, kizkiarekin

Kizkiarekin sagarrak biltzeko aukera egongo da, eta «bakoi­tza­ren abileziak frogatu be­har­­ko dira». Sagarrak txiki­tzeko aukera ere egongo da, pisoiak edo matxaka erabilita. Eta sari moduan, bertan estututako sagarrez lorturiko sagar zuku edo zizarra dastatu ahal izango dute parte-har­­tzaileek. Ekintza hauez gain, tokan aritzeko aukera ere izango da, baita lokotx-bilketa, zaku-lasterketa, sagar-dantza, erromerian dantzatzekoa ere.

Merkatua txikia, aurrenekoz

Zenbait artisauen lankidetzari esker, gainera, merkatu txi­ki bat osatuko dute sagar­do­tegian bertan, eta «beste sorpre­saren bat ere egongo da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!