2020ko egutegiko argazkiak

Argazkiak aurkezteko, hilaren 30era arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

‘Astigarraga’ gaiaren bueltan osatuko du 2020ko egutegia Astigarragako Udalak.

2020ko egutegia herritarren argazkiekin osatu nahi du Udalak, eta horretarako, lehi­a­keta jarri du martxan. Urria­ren hasieran abiatu zuten, eta hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

‘Astigarraga’, gai nagusia
Edonork, adin zein jatorri guz­tietako herritarrek hartu ahal izango dute parte lehia­ketan. Dena den, hainbat bal­dintza bete beharko dituzte.
Batetik, argazkien gaia­re­na; Astigarraga gaiaren buel­takoak izan beharko dute ar­gazkiek, hau da, bertako pai­saiak, eraikinak, guneak, ka­le­ak, jaiak, ospakizunak edo ber­tako jendea irudikatu behar­ko da. 
Bestetik, parte-hartzaile ba­koitzak ezin izango du 5 ar­gazki baino gehiago aur­keztu. 
Eta azkenik, formatu alde­tik ere zehaztapenak errespe­tatu beharko dira: etzanak izan beharko dute, JPG for­ma­tuan aurkeztu behar­ko di­ra, 5 eta 9 Mb bitarteko pisua­rekin eta DN-A4 neurrirako.

Sari-banaketa, azaroaren 7an
Kultura batzordeko kideek egin­go dute argazkien aukera­keta argazkilaritzan aditua den norbaitekin batera. Hori­ek, irabazlea hautatzeaz apar­te, beste 12 argazki ere auke­ratuko dituzte, hilabete bakoi­tzeko bana. Azaroaren 7an emango dute saridunen berri.
Irabazleak 150 euroko eros­keta bonoa jasoko du, aben­dua­ren 31ra arte Astigarra­gako ostalaritza, merkataritza edo zerbitzuren batean era­biltzeko. Beste 12 sailkatuek, aldiz, 80 euroko bonoa jasoko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!