AEK euskaltegia

Mintzalagun eta Zilegi Eskola, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Bi egitasmoen aurkezpena egingo du AEKk, astearte goizean eta asteazken arratsaldean.

Martxan da ikasturte berria, Astigarragako AEK euskaltegi­an; eta laster abiatuko dituzte, baita ere, urtero klaseez gain eskaintzen dituzten bi aukera: Zilegi Eskola eta Mintzalagun egitasmoak izango dira, aurten ere.

Bi egitasmoak aurkezteko, datorren astean jarri dituzte bi hitzordu: asteartean, goizeko 09:30etan hasita aurkeztuko di­tuzte; eta asteazkenean, arra­­tsaldeko 19:00etatik aurrera. AEKren lokalean izango dira biak, Nabarra Oñatz kalean.

Aurkezpenera hurbiltzera animatu dituzte AEKko ikas­le­ak zein herritar guztiak, «guztiok ondo jakiteko zertan dau­tzan bi egitasmo hauek», na­barmendu dute AEKtik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!