Bertsolaritza Gipuzkoako Txapelketa

Gipuzkoakoan debuta bihar, Agin Laburuk

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Irungo Amaia kultur zentroan ariko da, 17:00etan, final laurdenetako bigarrenean.

Zita garrantzitsua dauka bihar, Agin Laburu bertsolari astigartarrak. Gipuzkoako Txapelke­ta­ri ekingo dio, Irungo Amaia kultur zentroan. Final laurdenetako bigarren saioa izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Final zortzirenetatik sailkatu diren sei bertsolarirekin ariko da Laburu: Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Maider Arregi, Iñi­go Izagirre, eta Unai Gazte­lumendi añorgarra, bera bezala Hernaniko bertso eskolakoa. Bost horiek ez bezala, astigartarrak final laurdenetan hasiko du bere ibilbidea, zuzenean, duela lau urte finalista izan baitzen Gipuzkoakoan. Hiru­ga­­rren sailkatu zen orduan, eta oso gertu izan zuen buruz bu­ru­korako pasea, baina azkeneko bertsoaldian, kartzelakoan, egin zuen huts.

 

Saioaren irabazlea, zuzenean finalerdietara

Biharko saioan, Iban Narbaiza ariko da gai-jartzaile lanetan, eta bost epaimahaikideen arte­an izango da Amaia Otxoto­re­na ereñotzuarra. Saioa irabazten duen bertsolariak, zuzenean lortuko du pasea finalerdi­e­tara. Eta gainerakoek, puntu­a­zioaren arabera: final laurdenetako 30 bertsolarietatik, 18 sailkatuko dira.

Sarrerak, www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai: helduek 12 euro, eta 6-16 ur­teko gazteek 5 euro. Gera­tzen badira, bihar 16:00etatik au­rre­­ra takillan izango da aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!