PAILAZOAK

Komeriaz betetako istorioak, Gari, Montxo eta Joselontxok

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 00:00

‘Txirinbolo’ izeneko ikuskizun umoretsua eskainiko dute hiru 
pailazoek bihar, arratsaldeko 17:00etan hasita, Foru Plazan.

Astigarragara egingo dute bisita, asteburu honetan, hiru pailazo ezagunek: Foru Plazan izango dira bihar, Gari, Montxo eta Joselontxo; eta Txirinbolo izeneko ikuskizun umoretsua eskainiko dute bertan, arratsal­deko 17:00etan hasita.
«Ilusioz eta alaitasunez be­tetako maleta eta kutxak hartuta» etorriko dira Astigarraga­ra, eta baita tresna eta asmakizun bitxiekin ere, «abentura berriez gozatzeko aukera eman­go digutenak», aurreratu dute. Guzti horrekin, magia, musika, zirkua eta pantomima uztartu­ko dituzte hiru pailazoek, eta beraien ateraldiekin, gozaraziko dituzte haurrak.

Ordubeteko saioa, ‘zirkuan’
Zirkuko pista batean kokatuko dute ikuskizuna, eta umo­re gar­biaren bitartez, ikusleen ba­rrea bilatuko dute hiru pailazoek, zirkuan girotutako munduan murgilduz. 
Ordubeteko saioa izango da, eta komeriaz betetako istorio be­rriak ekarriko dituzte, Gari, Montxo eta Joselontxok.
1995an hasi ziren hiru pailazoak, eszenatokiz eszenatoki saioak eskaintzen. Asti­ga­rra­gan egingo dute parada, bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!