EGUNEKO ZENTROA

«Autonomia lantzeaz gain, aitona-amonen poztasuna dugu helburutzat»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Astigarragako Eguneko Zentroko hainbat aitona-amona, hamaiketakoa egiten.

2012an sortu zen Astigarragako Eguneko zentroa, 2020 urtean sartzear gaude eta oraindik tinko jarraitzen du. Bertako helduei egunerekotasun xamurragoa emateaz eta maitasuna eskaintzeaz arduratzen dira. 

Astigarragako Eguneko Ze­n­­tro­ak, badaramazki 7 urte in­guru egunerokotasuna xa­mur­tzen. Eta bertako nondik nora­koak azaldu dizkigute, Egu­neko Zentroko hiru langilek, Neike Illa­rramendi, koordina­tzaileak eta psikologoak; Mo­nica Macias au­siliarrak; eta Maider Murua gizarte langileak, hain zuzen.

Zentroa ireki zutenean, erabiltzaile gu­txi zeuden, «lau edo bost», eta bertako langileek adierazi dute, pixkanaka mar­txa hartzen joan zirela: «gaur egun, 12 pertsonentzako egokitutako zentroa daukagu». Hala ere, oraindik beste hiru heldu sartzeko aukera dago, 15 per­tsonakoa baita Eguneko Zen­troko edukiera.

 

Eguneko zentroa, behar batetik sortuta

Astigartarrek, aspalditik nabari zuten hutsune bat herrian, pertsona helduek, ez zuten la­sai ederrean egoteko lekurik, eguna pasatzeko toki goxorik...  Hori horrela, eguneko zentro bat behar zela konturatu, eta be­rehala hasi ziren proiektu honi forma ematen.

«Helduen autonomia lantzen dugu, hau luzatuz edo mantenduz».

Helduen egunerokotasuna xamurtuz

Astigarragako Eguneko Zen­tro­ak helburu argi bat dauka: helduen autonomia lantzea «au­to­nomia lantzen dugu, hura luzatuz edo mantenduz». Egu­ne­rokotasunarekin apurtzeko, Na­gu­si­lan programatik, bolondres bat joaten da Eguneko Zentrora astean behin, irakurketa egitera, «Helduek eskatutako irakurketak egiten ditu, egoten da bi-hiru pertsonekin, eta nahiago du gutxirekin egin». Gustatzen zai­ena ekar­tzen du, eta «aitona-amonak oso gustura daude berarekin». «Zentroan itsu bat daukagu, eta oso egokia iruditu zitzaigun, hau lantzea, azkenean irakurketa norbaitek egiten du, eta itsuak entzun».

Astigarragako Eguneko Zen­­troak, planing bat dau­ka, egunerokotasun bat manten­tzen dute, hala nola, egunkaria irakurri, galderak egin... hau da, burua lantzeko eguneroko ekintzak. «Lehenik, ongi etorria ematen diegu, eta ondoren bazkaltzeko zer dagoen galde­tzen diegu». Askotan, egunaren amaieran, hurrengo hilabeteko menu­a ematen zaie, eta bakoitzak, bere etxean irakur­tzen du. «Hurrengo asteetan, bazkaltzeko zer dagoen galde­tzen diegu berriro, irakurri du­ten hori lantzeko, eta burmuina mugimenduan jartzeko». Askotan, zer egun den, zer hi­la­betean gauden edo zer urtetan gauden ere galdetzen die­gu». Eta astelehenetan, as­te­bu­ruan gertatutako istorioak kon­­ta­tzen dituzte.

«Bakoitzak ahal duen modura egokitzen dugu eguneko ariketa».

Gimnasia ere egiten dute, gorputzeko muskuluak mugi­tzeko. «Egunkaria ere irakur­tzen dugu, ze berri dauden jakiteko». Askotan, debateak sortzen dituztela ere adierazi dute langileek, albiste bat gustuko dutenean, beren iritziak bota, eta gainontzekoak entzuten egoten dira denbora dexentean. «Ez da erraza hau dinamizatzea, azkenean, batzuk askoz hobeto daude, eta beste batzuk, berriz, laguntza gehiago behar dute».

Arratsaldeetan, eskulanak egiten dituzte, tarteka ere matematikak, «bakoitzak ahal duen modura moldatzen dugu eguneko ariketa». «Batzuk hiz­kiak edo zenbakiak errepasa­tzen dituzte; denei berdina ematen diegu, bakoitzaren beharretara egokituta». Aste hauetan, gabonetako gauzak prestatzen hasi dira, «batzuk eskuak zikindu dituzte, eta hori ez zaie asko gustatzen, baina hori alde batera utzita, pozik daude».

Argi dagoena da, gauza asko lantzen saiatzen direla Astigarra­gako Eguneko Zen­troan, eguneroko planinga betikoa da, baina horrez gain ere, ekintzak egiten dituzte. Esaterako, urtarrileko danborrada, kaldereroak, edo gabonetarako ekintzak, «jada hasi gara materiala prestatzen». Inauterietan ere, ez dira atzean gelditzen adinekoak, eta mozorrotu egiten dira, eskuz egindako mozorroekin gainera, «zakarrontzietako plas­ti­koarekin, gauza asko egin daitezke». Aurreko urtean, unibertsitateko graduatuak bihurtu ziren Eguneko Zentroko ai­to­na-amonak.

 

Irteerak eta hamaiketakoak

Eguraldi ona egiten duenean, ondoko parkera joaten dira, hamaiketakoa jatera, «ia egunero ateratzen dira kanpora, azkenean hemen barruan or­duak luze joan daizteke». E­­gu­n­­­­­karia ez badute barruan ama­i­­tzen, kanpora eraman, eta bertan hasten  dira galderak egiten, hala ere, «batzuk nahiago dute paseatu, eta gorputzari mugimendua eman».

Hilabetean behin, sukaldaritza egiten dute adine­koek, «errezeta bat ekarri, eta bera­iek prestatzen dute». «Nahiz e­ta planing finko bat eduki,  gau­za gehiago egiten sai­a­tzen ga­ra». Adinekoen urteak ere os­pa­tzen dira, «merendolak egiten ditugu, urteak ospatzeko baitira!».

 

Eguneko Zentroan, giro ederra

«Orokorrean oso anbiente ona dago!», tarteka, helduen arteko gatazkak egoten dira, normala den moduan, «azkenean bizikidetza bat da hau, eta tarteka izaten dira haserreak, baina gutxi». Beraz, esan daiteke As­ti­garragako Eguneko zentroan, giro paregabea dagoela.

 

Adinekoen poztasuna, helburu

Eguneko Zentroko langileek argi daukate, helduen autonomia lantzeaz gain, aitona- amonen poztasuna dutela helburu, «pozik etortzea nahi du­gu, lasai, eta etxean bezala ego­tea».

Askorentzat aldaketa haundia da Eguneko Zentro batera joatea, «azkenean zu etxean zaude, ederki, eta hasieran hona etortzea ez da erraza, horregatik gure esku dagoen guztia egiten dugu, helduak ondo sentitzeko». «Goxotasuna ematen saiatzen gara, etxeko berotasun hori ez galtzeko». Argi utzi dute langileek, konfidantza oinarri dela, «azkenean horrek ematen du berotasuna».

 

Helduek ere, badute zer esan Adinekoek argi daukate, gustura egoten direla Eguneko Zentroan. Hala ere, leku guztietan daude hobetzeko gauzak, eta horixe galdetu genien bertako adinekoei, ea zer hobetuko luketen. «Lehen gehiago ateratzen ginen, txangoak egiten genituen, orokorrean gehi­ago ateratzen ginen, orain kan­poan dagoen parkera ateratzen gara, hori aldatuko nuke nik» adierazi zuen adineko batek, eta beste hainbat aitona-amona ados berarekin.

 

Orduak poliki eta azkar

Tarteka, behar bada, orduak oso poliki igarotzen dira Egu­neko Zentroan, hala ere, ber­tako langileak, beraien esku dagoen guztia egiten dute orduak azkar pasatzeko. Argi dago, helburu hori lortu dutela. Aitona-amonak gustura daude, eta ustekabean eguna amaitzen dela konturatu ere ez dira egiten. «Oso armonia polita dago, eta orduak askotan azkar pasatzen dira». «Barre as­ko egiten dugu, eta horrela eguna oso azkar doa». Beste batzuentzat aldiz, orduak polikiago doaz «niri askotan, asko hitz egiten dudala esaten didate, zer egingo dut ba? Ixilik egon orduak pasa bitartean?, ez horixe!» adierazi zuen Egu­neko Zentroko amonak, barre algara artean.

 

Astigarragako Eguneko Zentroko filosofia

Adinekoen bigarren etxea izatea da Eguneko Zentroaren mu­ina, autonomia lantzeaz gain, beste hainbat ekintza egi­ten dituzte, helduek beren kapazitatea noraino heldu daitekeen ikus dezaten. Baina ga­rrantzitsuena, adinekoak zo­­­ri­­o­n­tsu egotea da, gustura sentitzea, «zaintzen ditugun helduak, etxean bezala egotea nahi dugu», eta adinekoek adi­erazi dutenaren arabera, lortu dute, hauen bigarren etxea baita Eguneko Zentroa. Eta berta­ko langileak eta lagun taldeak, aitona-amonen bigarren familia osatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!