Gaur eta bihar, aukera paregabea dago familiakoekin giro ederra igarotzeko. Aurreko asteburuan egin zen moduan, gaur eta bihar ere, sagarrari zukua ateratzeko aukera dago. Gaur bi saio eskainiko dira, egurdiko 12:00etan lehena eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena. Bihar berriz, eguerdian bakarrik eskainiko da, 12:00etan hain zuzen. Beraz, muztioa elaboratzeko eta familian giro ederraz gozatzeko gogoz egonez gero, Sagardoetxera gerturatu, eta atera zukua sagarrari eta gozatu familian.