2020ko aurrekontuari buruzko ekarpenak egiteko epemuga, datorren osteguna izango da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Astigarragako Udalak 2020­ko aurrekontuen lehen proposamenak aurkeztu z­itu­en, eta orain ekarpenen garaia da, eta hilaren 17a izango da azken eguna.

Hainbat bide daude proposamenak eta ekarpenak egiteko, hala nola, webgune bidez  egin daitezke ekarpenak, edo udal gobernuarekin harremanetan jarriz. Eta beste modu bat ere badago, auzoetan egingo diren bileretan parte hartuta.


2020ko aurrekontuko lehen proposamenak

Berdintasun saila eta enplegu eta komertzio sailak indartuko direla adierazi dute, langileen lanaldian ehuneko ehunera pasatuz. 

Arrobitxuloko igogailuaren proeiktua martxan jartzeko asmoa ere badagoela aitortu dute.

Parte hartze politiketan sakontzeko apustua egin da, 10.000erutoik 50.000 eurotara. 

Horrez gain, kirol instalazioak hobetuko dira, hala nola, pilotalekua berritu, bizikleta estatikoen hornidura, eta bes­te hainbat hobekuntza. 

Etxe hutsak alokatzeko la­guntzak berriz ere martxan jartzea aurreikusi dute. 

Azkenik, hezkuntzan eskola haunditzeko idazketa pro­iektua martxan jarri nahi da eta DBHko ikastetxea eraikitzeko lanak bermatuko direla ere adierazi dute.  


BILERAK


Hilabete honetan

Urriak 14 astelehena, 19:30etan, Ergobia elkartean

Urriak 15 asteartean, 19:30etan, Erdigunea, udaletxean

Urriak 16 asteazkena, 19:30etan,  Santiomendi, Plazetxen 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!