Aurten Musika Eskolak, adineko pertsonentzat proiektu berri bat sortu du, «nagusien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin», musikak dauzkan onurak erabiliz.
Adineko pertsonei zuzendutako saioak, hilaren 30ean hasiko dira, asteazkena, goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartean egingo dira, Arrobitxuloko 41ean dagoen elkartean.
Izena emateko azken eguna, datorren ostirala izango da
Izen ematea, hilaren 18ra arte
Izena emateko, Musika Eskolako bulegora hurbildu behar da (ordutegia: astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara), edo beste aukera bat ere badago, telefonoz deitzea, 943 55 73 40ra hain zuzen.
Epea, hilaren 18an amaituko da, hau da, datorren ostiralean. Eta antolatzaileek adierazi dute, talde bakarra sortuko dela, 8 eta 10 lagunekoa, beraz «plaza esleitzeko, izen ematearen kronologia ordenean oinarrituko gara».
Izena emateko, Musika Eskolara hulbidu edo bertako telefonora deitu behar da 943 55 73 40
Musikaterapiaren eragina
Zientifikoek onartuta omen dago gure bizitzan zehar soinu ezberdinak aktiboki esperimentatzeak eragin haundia duela gure nerbio-sistemaren funtzionamenduan, eta musikaren bitartez oroimena eta hizkuntza sustatzen direla.
Hori horrela, musikaterapiarekin, helduen umore ona sustatzea dute helburu beste hainbaten artean, hala nola, min kronikoa leundu, oreka mantentzen lagundu, eta erorketak sahiesten ditu, oinez ibiltzeko gaitasuna hobetzen du, egonkortasun emozionala sustatzen du.. eta beste hainbat.
Era berean, antolatzaileek adierazi dute taldean lana egiteak giza harremanak sendotzen dituela, eta laguntasuna suspertzen duela.