Gizarte Langile plaza bat behin betikoz betetzeko, oposizio-lehiaketarako oinarriak eta deialdia argitaratu ditu Udalak, GAOren (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) urriaren 2ko alean. Hautaketa prozesu horretan parte hartzeko, www.astigarraga.eus webgunean dauden eskabideak bete behar dira, eta Udalean aurkeztu behar dira, paperean edo telematikoki, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 egun balioduneko epean. Bestalde, udaltzaingoaren agente lehenaren plaza behin betikoz betetzeko ere lehiaketa-oposiziorako deia egingo du, baina barne sustapeneko hautapen proba izango da. Kasu honetan, eskabideak aurkezteko 15 laneguneko epea izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.