Deialdia argitaratu du Udalak, Astigarragan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten elkarte edo norbanakoei diru-laguntzak emateko. Oinarriak urriaren 2ko GAOn argitaratu dira, eta hilabeteko epea dago eskaerak egiteko. Udaletxeko erregistroan edo telematikoki www.astigarraga.eus webgunean egin daitezke.