Gazte Asanbladak antolatuta, 14 urtetik aurrerako gazteei zuzendutako makrame tailerra emango du Leire Dorronsoro artisauak, urriaren 19an. Zipotzan izango da, 16:30ean hasita. Parte hartzea doan da, baina izena eman behar da, urriaren 14a baino lehen.