Familia planak antolatu dituzte Sagardoetxean urriko asteburuetarako. Bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazioa eta dastaketa izango dira aukeran, larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan, eta igandetan 12:00etan. Urriaren 19an, 12:00etan, txalaparta eta kirikoketa tailerra ere izango da. Helduen sarrera 4 euro dira, baina adin txikikoena, doan. Erreserba egin behar da: 943 55 05 75/ info@sagardoarenlurraldea.eus.