Beldur Barik lehiaketa eta zalditegira irteera, urrian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Egitaraua prest dago Gaz­telekuan, urrirako. Gaur eskulanak egingo dira, eta bihar, Ligretto jolasa. Ekintza bereziak ere antolatu dira.


Zalditegira, irteera

Ekitaldi berezien artean dago, irailaren 26rako antolatutako irteera. Zizurkilen dagoen Mu­ga Ranch Western zalditegira joango dira. Gaztelekutik azaldu dutenaren arabera, gainera, badu zalditegi honek «berezitasun bat: talde txiki bat zaldian dabilen bitartean, gainontzekoek western erakustaldi bat ikusi ahal izango dutela».

Irailaren 26an arratsaldeko 15:45etan aterako dira Gaz­te­lekutik zalditegira joateko, eta iluntzeko 20:00etan bueltatuko dira gutxi-gorabehera.

Parte hartzeko, izena eman behar da urriaren 8a baino le­hen, Gaztelekuan bertan. Pre­zioa 20 eurokoa da, autobusa eta zalditegirako sarrera barne.


Bideoak, lehiaketarako

Beste ekintza berezi bat izango da hilaren 19an Beldur Barik lehiaketara begira; bideoak grabatuko dira. 


Gaztelekuko egitaraua

Urria

Gaur, eskulanak.

Bihar, Ligretto jolasa.

13, Kinball jolasa.

19, Beldur Barik lehiaketa bideo grabaketa.

20, Futbolin Txapelketa.

26, Muga Ranch Western  zalditegira irteera.

27, Sukaldaritza mexikarra.


Ordutegia

-Astelehenetan, itxita.

-Urriaren 12an, itxita (jai-eguna).

-Asteartetik ostiralera eta igandetan,17:00etatik 20:00etara.

-Larunbatetan, 16:30etatik 20:30etara.

-12 eta 18 urte arteko gazteentzako aisialdi gunea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!