Literatura, kirola eta ikuskizunak, sagarrari lekukoa hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Hainbat tokitan sagarra jo­tzen ariko dira oraindik, iraileko Sagar Uzta jaialdian denboraldiari hasiera eman on­doren. Eta urria, bestelako kul­tur ekitaldi batzuekin jan­tzita dator. Gaur bertan, hitzaldia izango da, Madres Solteras Por Elección elkarteak antolatuta. Bihar, berriz, Mundarrorekin Okolin eta Saioa mendiak igo­tzeko irteera antolatu da.


Literatura eta zinema, aukeran

Ikasturte berriko martxa hartuta, hileroko literatur hitzorduak bueltan dira, urrian. 

Haurrei zuzenduta, ipuin kontaketa saioa emango du Lur Kortak hilaren 10ean. Helduei begira, berriz, Ira­kur­keta Klubak Katixa Agirreren Amek ez dute liburua aztertuko du hilaren 15ean, eta Harkaitz Canoren La Voz del Faquir aztertzeko literatura solasaldia izango da 28an.

Bestalde, Small Foot pelikula euskeraz ikusteko aukera izango dute gaztetxoek, hilaren 12an. 

Ikasturte hasierarekin lo­tu­ta, era berean, AEK euskaltegiak Mintzalagun eta Zilegi Eskolak egitasmoak aurkeztuko ditu, hilaren 22 eta 24an.


Eragiyok abesbatza; Gari, Montxo eta Joselontxo; eta ?Oxido? antzezlana, aukeran

Ikuskizunik ere ez da faltako urrian. Hilaren 19an, Eragiyok abesbatzak kontzertua emango du, euskal egileen eliz-mu­sika eta folklorean oinarrituta.

Bestalde, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Txirin­bo­lo emanaldia egingo dute hi­laren 20an, Foru plazan. Hel­duxeagoentzako, berriz, Oxido antzezlana izango da aukeran hilaren 26an, eta kasu honetan, sarrerak salgai daude.


Azaroak 25, prestatzen

Beste hainbat ekintzarako aukera ere izango da. Besteak beste, Mundarrok antolatutako bi masterclass saioak, berriro antolatu den konfian­tza indartzeko tailerra, edota Gazte Asanbladak antolatutako makrame tailerra. 

Bestalde, Ema­ku­mee­n­ga­na­ko Indarkeriaren kontrako Egu­na antolatzen hasteko hitzordua jarri da, hilaren 25ean. 


URRIKO AGENDA

Gaur, hitzaldia: Tutoretza, nork, nola eta noiz. Gaztelaniaz, 10:00etatik 13:00etara kultur etxean.

6, Irteera, Ultzamako Bentatik abiatuta, Okolin eta Saioa mendietara, 08:30etan Joseba Barandiaran plazatik aterata. Antolatzailea, Mundarro.

10, Ipuin kontaketa, Lur Kortarekikin, 3 urtetik gorakoen­tzat: Kamila Zebra (Kalandraka). Liburutegian 18:00etan.

12, Zinema, 17:00etan kultur etxean, euskeraz: Small Foot. Sarrera: 2 euro.

15, Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian. Katixa Agirre idazlearen Amek ez dute (Elkar, 2018) liburuari buruz, Isabel Etxeberriak gidatua.

18, Tailerra. Bi masterclass saio Mundarrok antolatuta, 19:00etan kiroldegian: Aireko Pilatesa gaztelaniaz, eta Strong by Zumba euskeraz. Izen-ematea, urriaren 14, 15 eta 16an.

19, Tailerra, 16:30etan Zipotzan: makramea. Leire Dorronsoro artisauaren eskutik, 14 urtetik gorako gazteei zuzendua, Gazte Asanbladak antolatua. Doan.

19, Musika emanaldia, 19:30etan Andre Maria elizan. Eragiyok abesbatza. Euskal egileen eliz-musika eta folklorean oinarritutako kon­tzertua.

20, Ikuskizuna, 17:00etan Foru plazan. Gari, Montxo eta Joxelontxo pailazoak. Txirinbolo. Umorea, pantomima, magia, musika eta zirkua.

22, AEK euskaltegian (Nabarra Oñatz kalea), 19:00etan, Mintzalagun eta Zilegi Eskolak egitasmoen aurkezpena.

24, AEK euskaltegian (Nabarra Oñatz kalea), 09:30etan, Mintzalagun eta Zilegi Eskolak egitasmoen aurkezpena.

25, Bilera irekia eta afari-merienda, 20:00etan kultur etxean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna (azaroak 25) antolatzeko.

26, Irteera Gaztelekutik, Muga Ranch Western zalditegira. Izen-ematea urriaren 8ra arte. Prezioa: 20 euro.

26, Ikuskizuna, 20:00etan kultur etxean: Oxido antzezlana, Pez Limbo konpainiaren eskutik. Hiru pertsona ohiz kanpoko hiru egoeratan topatuko dira, egoera barregarriak, baina agerian utziko dutenak pertsonaien herdoildutako giza harremana, baita bizi diren gizartearen herdoila ere. Sarrera: helduek 6 euro, eta adin txikikoek 3.

28, Literatur solasaldia liburutegian, 19:30etan. Harkaitz Cano idazlearen La voz del Faquir (Seix Barral), gaztelaniaz, Jorge Carrerok zuzendua.

31, Konfiantza indartzeko tailerra, urriaren 31 eta azaroaren 8, 15 eta 22an, 18:00etatik 20:00etara, eta azaroaren 30ean, 09:30etatik 13:30etara, kultur etxean, doan. Azken egunean, 09:30etatik 13:00etara. Izen-ematea: aztifemiak@gmail.com edo kultur etxean.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!