Konfiantza indartzeko tailerra doan, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Herriko emakume feministen talde batek antolatuta, konfiantza indartzeko tailerra emango da bost saiotan, urriaren 31n hasi eta azaroaren 30era bitartean. Doan izango da, eta izen-ematea irekita dago, aztifemiak@gmail.com helbidean edo kultur etxean.


Ezagutu eta onartu, giltza

Saio hauen bitartez hainbat tresna landuko dira nork bere burua ezagutzeko, eta onartzeko kontzientzia hartu eta barne konfiantza indartzeko. Tresnak alde emozionalekoak, gorputzekoak eta hizkuntza mailakoak izango dira.


Bost saio, denera

Aurreneko saioa urriaren 31n izango da, eta hurrengoak, aza­roaren 8, 15 eta 22an. Ho­rietan, ordutegia arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.

Bosgarren saio bat ere izango da azaroaren 30ean, baina goizez, 09:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!